Ze egun polita ikastolan, larunbatean, bizitzeko aukera izan genuena! Gure 92ko neska-mutilak badoaz ikastolatik. Bai, horiexek, urte osoan zehar gune honen goiburuan izan dituzuenak: euskaljakintza 5. Ez zuten ikastola utzi nahi, baina, guraso, irakasle ohi eta egungo irakasleoi ganorako agurrik eskaini gabe eta, noski, guk ere ez genituen hegan egiten utzi nahi gure besarkadarik goxoena helarazi gabe. Egia esan, ez da erraza laburbiltzea gertatutakoa: irribarreak, barre algarak eta malkoren bat edo beste ere izan genituen lagun. Ez genuen ikasturtea amaitu nahi, ordea, urte osoan zehar sarearen bestaldean, klik batera, egon zareten guztiokin lehengo eguneko bizipenak partekatu gabe. Zuek bizi izan dituzue gure gorabehera guztiak, gure hausnarketak, gure pozak, gure histurak, gure gaziak eta gure gozoak; horregatik, azken une hauek ere zuekin batera bizi nahi ditugu. Jakin badakigu bideo batek ez dituela sentimenduak ordezkatzen; halere, gure txokoa den honetan, bizitakoaren lekukotasuna utzi nahi genuen eta hementxe doa.
Ekitaldiari hasiera emateko, Jakintza Ikastolako Manu Olano zuzendariaren hitzak izan genituen:
Jarraian, Estibalitz Goenaga aritu zen teklatuan. Estik ezin hobeto girotu zuen ekitaldi osoan. Hementxe utziko dugu bere lehenengo interpretazioa: “Comptine d’un autre été: l’après midi”.
Hurrengo uneak bereziki hunkigarriak izan ziren: ikasleen hitzak eta laburpen bideoa. Ikasleen ordezkaritza Garazi Otegi eta Laura Zabalak hartu zuten eta ikastolan hainbeste urtetan bizitakoa maisuki laburtu zuten. Ondo prestatu, hausnartu eta atondutako hitzak biek ala biek bota zituztenak! Begiratu besterik ez zegoen ikusleen begietara!
Garaziren hitzak:
Lauraren hitzak:
Ederra benetan Haritz Alzola eta Irune Agirrek ekoiztutako bideoa! Bikotearen lanak ez zuen inor epel utzi. Garbi dago orduak eta orduak ematen direnean zerbaitetan, ilusioz gainezka, hori begi-bistan geratzen dela. Halaxe gertatu zen larunbatean. Denok izan ginen euren ahaleginaren lekuko (gelakideen argazkiak jaso, bideoari itxura eman…). Hitzak, kasu honetan, soberan daude.
Ekitaldia denon txalo beroekin amaitu ostean, taldeko argazkia atera… … eta elkarrekin bazkaltzera joan ginen ikastolako jangelara:
Eta eguna karaoke parte-hartzaile bezain sutsu batekin amaitu genuen (bideoa ez da kalitate onekoa, baina ideia bat egiteko nahikoa). Eta horixe izan zen guztia! Ez dut bukatu nahi 92ko guztiei, euskaljakintza 5ekoei, nire esker ona aitortu gabe; nire eskerrik onena eta agurrik beroena. Esker mila euskaljakintzari eta ikastolari eman diozuen guztiagatik. Zoriontzu bizi eta gora zuek!
Irakurgaia 2: Hautazko liburua. Sartu euskaljakintzan, irakurlearen txokoan, eta baldintzak ikusi. XX. mendeko literaturako edozein liburu (aldez aurretik hautatua izan ez dena), 150 orrialde baino gehiagokoa eta originala (itzulpena ez dena). Irakaslearekin adostu behar da.
Filosofia
IBAIZABAL (EDIZIO BERRIA BEHAR DA!)
Antzinako filosofia: Platon eta Aristoteles.
Erdi Aroko filosofia: Agustin Hiponakoa
Filosofia Modernoa: Rene Descartes
XIX. mendeko eta egungo filosofia: Friedrich Nietzsche
XIX. mendeko eta egungo filosofia: Jose Ortega y Gasset
Fisika
Ez da testulibururik erabiliko. Ikasturte hasieran CD bat emango zaie eta nahi duenak inprima dezake.
Teknologia berrien inguruan egingo den lanketaz gela barruan ahaleginduko dira. Hala ere, gomendatzen da etxean ordenagailua eta internet izatea, baina ez da derrigorrezkoa izango.
Gaztelera
Oraingoz ez dute testulibururik erosiko
Irakurketak (berrerabilgarriak dira)
El árbol de la ciencia, PíO BAROJA
La casa de Bernarda Alba, FEDERICO GARCÍA LORCA
Geografia
HARITZA
Historia
Apunteez osatutako liburuxka
Ingelesa
Top Marks 2
Irakurketak (berrerabilgarriak dira)
1. ebaluazioa
Irakurgaia
Huxley, Aldous. Brave New World. Penguin Readers Level 6
Oinarrizkoa
Collins, Wilkie. The Moonstone. Burlington Books
2. ebaluazioa
Irakurgaia
Orwell. George. Animal Farm. Longman Fiction. Full text
Oinarrizkoa
Eliot, George. Silas Marner. Burlington Books
3. ebaluazioa
Idatzirako
Christie, Agatha. Best Stories. Longman Fiction. Full Text.
Oinarrizkoak
Prowse, Philip. L. A. Movie. McMillan Readers
Top Marks 1 Students’s Book & Workbook, Burlington
Fisikarako ez da testulibururik erabiliko, baina Kimirako erositakoa ondo etor daiteke ariketetarako. Ordenagailua eta sarea ez dira derrigorrezkoak, baina bai gomendagarriak.
Gaztelera
Santillana (berrerabilgarria da)
Historia
Apuntez osatutako LIBURUXKA
Ordenagailua eta sarea beharrezkoak dira burutu behar ditugun proiektuak gauzatzeko. Etxean ez badago, liburutegikoa erabil dezake.
Ingelesa
View Points 1 Students’s Book & Workbook, Burlington
Irakurketak (berrerabilgarriak dira)
Townsand, Sue. The Secret Diary of Adrian Mole. Burlington Books, Batxi 1.
Emecheta, Buchi. The Bride Price.
Oxford Bookworms. Stage 5
Du Maurier, Daphne.Jamaica Inn. Penguin Readers Level 5.
Nota Igotzeko Irakurgaiak (Irakasleak eskuratuko ditu)
Zwingle, Erla. “Megacities – The Coming Urban World National Geographic (November 2002).
Simons, Lewis M. “Weapons of Mass Destruction,” NationalGeographic (November 2002).
“The End of Cheap Oil” National Geographic
Marrazketa
Oraindik erabakitzeke dago.
MateGiza
Apunteez osatutako aurkezpenak
MateZientziak
Matematika I (Ibaizabal) (berrerabilgarria da. Bertsio berria behar du!)
Mundu Garaikiderako Zientziak
Psikologia
Apuntez osatutako LIBURUXKA (Ikastolan daude)
Ordenagailua eta sarea beharrezkoak dira burutu behar ditugun proiektuak gauzatzeko. Etxean ez badago, liburutegikoa erabil dezake.
Bihar, hilak 26, ikastolako areto nagusian bilduko gara zenbait guraso, irakasle eta ikasle. Helburua 92an jaiotako ikasleen ikastolako ibilbideari amaiera ematea izango da, eta 2. Batxilergoko familiak, ikasleak eta hauen ibilbidean zehar izandako tutore guztiak nahiz oraingo irakasleak izango gara bertan. Gure ikastolan mota honetako topaketa bat antolatzen dugun lehenengo aldia da eta, beraz, ilusio handiz aritu gara antolatze lanetan.
Ekitaldia goizeko 12:00etan hasiko da eta bertan, besteak beste, hitzalditxoak eta musika izango ditugu. Ez dugu egitarau osoa azaldu nahi (ezustekoen atea zabalik utzi nahi dugu), baina gutxi gorabeherako programa ondorengoa izango da:
Batxilergoa 2. mailan dauden ikasleek gustura hartuko zuten gaurko euri zaparrada. Hobeto ikasten da eguraldi ilunarekin, freskurak lagundu egiten du ideiak fresko izaten…
Hautaprobak iritsi dira, jada, eta adrenalina bor-bor dabil nerabeen artean. Bihar, garai honetarako, ez dela hainbesterako izan pentsatuko dute, beldurrak uxatzen hasita izango dira eta hurrengo egunerako azken errepasoa ematen arituko dira.
Zorte on denori!
Hementxe duzue aurten hasi berri den Hautaproben plan berria:
Atzo banatu genituen notak eta bihar arteko epea duzue erreklamazioak egiteko. Begiratu ondo-ondo egin diren batez bestekoak, behar dituzuen azterketak eskatu, dauzkazuen galderak egin… eta hurrengo aldartean sartuko gara. Badakizue ordutegi bereziak daudela!
Batxilergoa 2. mailan, Hautaprobak prestatzeko klasetan gaude, jada, eta errekuperazio klaseak gerorako geratuko dira.
Batxilergo 1. mailan, gai batzuetan klase normalak daude eta, beste batzuetan, errekuperazio klaseak. Lehenengoetara DENAK etorri behar duzue eta, bigarrengoetara, berriz, gainditu gabe daudenak.
Zuetako batzuk egin beharreko lan guztiak eginak izango dituzue, jada, baina zerbait geratzen zaionarentzat ere ez dira aukerak bukatu. Animo eta azken ahaleginerako prestatu!
DBHO2
Maiatzaren 19a, ASTEAZKENA
Ingelesa
Ekonomia eta Enpresa-Fisika
Maiatzaren 20a, OSTEGUNA
Geografia-Kimika
Historia
Maiatzaren 21a, OSTIRALA
Biologia-Filosofia (Platon, SanAgustin, Nota igoera) (3 ordu)
Lengua-Arte (12:00-14:00)
Maiatzaren 24a, ASTELEHENA
MateZ-MateL
Filosofia (Descartes-Nietzsche-Ortega)
DBHO1
Maiatzaren 19a, ASTEAZKENA
Ingelesa
Fisika-Psikologia
Maiatzaren 20a, OSTEGUNA
Kimika-Historia
Biologia
Maiatzaren 21a, OSTIRALA
MateZ-MateG
Filosofia
Maiatzaren 24a, ASTELEHENA
Lengua
Euskara
OHARRA: Batxi2ko Euskarako data falta da. Ahal dugun azkarren konponduko dugu hori. Barkatu eragozpenak.
Ostegunean, hilaren 13an, 14:00etan banatuko dira notak.
Datorren astelehenean jai eguna denez, 2 egun dauzkagu errepasorako, asteazkenean, hilaren 19an, hasiko baitira OHIKOAK. Nota bila etortzen zaretenean, emango zaizkizue egun horietako plangintza, azterketak ikusteko aukera noiz izango den, Ohikoen datak eta, aurkeztuko dira, aldi berean, gaien zerrendak (egin behar dituzuen azterketak apuntatu ahal izateko!).