Navigation | Archive » 2007 » Abendua

2007 Abendua 3

ENE: Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. PREGOIA eta BERTSOA

Jakintza Ikastolan ez dugu ENE ahaztu…
Potto Irratian entzuteko…

Pregoia
Gaur
Euskararen
Nazioarteko eguna ospatzen da
Munduko txooooko guztietan!

Bai?

Bai!
Munduko txooooko guztietan!
Kontinente guztietan daudelako euskaldunak!
Eta EUSKARA
Gutxien espero dugunean entzun daitekeelako!
Lehenengo EUSKARAREN EGUNA
1949an ospatu zen, abenduaren 3an.

Uf! Aspaldi!

Jai hau Euskal Herrian eta atzerrian ere ospatzen da:
Argentinan,
Uruguain,
Venezuelan,
Ingalaterran,
Italian…

Uf! Urruti!

Bai!
Gaurkoan EUSKARAK bildu gaitu
Jai eguna hasi da
BAT-BI-HIRU-LAU
Jolastu
EUSKARAZ
Bizi
EUSKARAZ
Ligatu
EUSKARAZ
Ikasi
EUSKARAZ
Eta lan egin
EUSKARAREN ALDE.
 
Bertsoa
Bizi dugu zapalketa ,
bizi gera zapalduta,
amets bat esku [...]

Filed by koro at Abendua 3rd, 2007 under Albisteak
No comments on this post yet

2007 Abendua 2

ENE: Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Egun hau ez da atzo goizeko kontua. 1949ko abenduaren 3an ospatu zen, jada, Iparraldean eta Ameriketako hainbat lekutan, baina frankismoa puri-purian zegoen garai hura ez zen euskararentzat  oso erosoa izango.
Eusko Ikaskuntzaren sorrerarekin lotu behar dugu ospakizun hau. 1918ko irailean egin zuten lehen kongresua eta, bertan, erakundearen helburuak zehaztu ziren. Nagusiena, euskal kulturaren sustapena eta iraupena ziurtatzea [...]

Filed by koro at Abendua 2nd, 2007 under Albisteak
No comments on this post yet

2007 Abendua 1

URDANETAren V. mendeurrena: Erakusketaren inagurazioa

Kaixo, Txelitos!
1507-1508 da bere jaiotza data. Ordizia bere jaioterria.
Urte asko pasa ditugu nor zen jakin gabe, edo bere nortasuna oso axaletik ezagutuz.
Estatua, bai. Hori oso ezaguna da ordiziarrontzat, pipak jateko lekua, larunbat arratsaldean geratzeko lekua, partidu batera goazenean kotxeak pilatuta uzteko toki aproposa, festatan edalontzia non utzi ez dakigunean… Frai esaten genion, Frain geratuko gara…
Baina, [...]

Filed by koro at Abendua 1st, 2007 under Albisteak
No comments on this post yet

diariovasco.com saria euskaljakintzak eraman du!

Albiste on bat jaso genuen aurreko ostegunean; euskaljakintza irabazle izan zen diariovasco.com-ek antolatutako sariketan! Joan zirenen irrifarrak ederki pasatu zutela adierazten digu, garbi-garbi! Segi horrela, koadrila!
Zorionakkkkkkkkkkkk!!!!!!
Zabildu

Filed by koro at Abendua 1st, 2007 under Albisteak
No comments on this post yet