Navigation | HISTORIAKO AZTERKETA bi zatitan?

HISTORIAKO AZTERKETA bi zatitan?

Abenduko azken astean, ebaluazio bukaeraro tutore, delegatu eta koordinatzailearen artean egin ohi dugun bilera burutu genuen, hiruhilekoaren gorabeherak aztertu nahian.

Aste horretan egin genuen, baita ere, Funtzionamendu Batzordeko bilera, guraso ordezkari, delegatu eta irakasle ordezkarien artean.

Bai bilera batean eta bai bestean, Historiako azterketaren gaia atera zen, ebaluazio garaian denbora asko hartzen ziela ikasleei eta, agian,  bi pusketatan egitea komenigarria izango zela. Plangintza osoari eragiten ziola-eta, klaustroan tratatuko genuela gaia esan genuen.

Aurreko asteartean hitz egin genuen irakasleon artean. Alde eta kontrako iritziak atera ziren bileran, beste gauza sakonagoetaraino ere joan ginen, azterketarako bakarrik ikasteko grina, ikasitakoa luzerako gordetzen ote duten edo berehala ahazten zaien… Beste klaustro ugarirako gaiak atera zitzaizkigun mahaira.

Eskari konkretuari, berriz, proba egingo genuela erantzun genion. Oraingoan egin eta ondoren berriro aztertu, hurrengo urterako erabakia hartuz.  Horrela, bada, Historiako 2. ebaluazioaren 1. zatia datorren astelehenean, urtarrilaren 21ean, izango da.  Azterketaren erdia izango da eta ez du, berak bakarrik, errekuperaziorik izango. Ebaluazio garaian, azterketa bukatutakoan erabakiko da nota eta errekuperazioa egin beharra balego, 2. ebaluazio osoaren errekuperazioa izango litzateke. Aldi berean zera gogoratu nahi dizuet: 2. ebaluazioko azterketa da eta 2 zatitan egitea adostu dugu, baina azterketa BAT da; beraz,

  1. Ez aurkeztuak 5 puntu (gutxi gorabehera) hauen aukera galdu egingo du.
  2. Ez aurkeztua justifikatuta balego, azterketa osoa egingo du 2. ebaluazio garaian.

Eginez ikusiko ditugu emaitzak. Edo eginez ikasiko dugu…

Ondo izan!

Filed by koro at Urtarrila 15th, 2008 under Albisteak, Azterketak, Egutegia

Iruzkina idatzi