1. ebaluazioa
Etorri dira data beldurgarriak…
Edo, agian, ez dago izutzeko motiborik eta egindako lanaren kontu ematea erraz-erraz egingo zaigu.
Kuestioa da nerbio puntu hori iritsi zaigula, 1. ebaluazioa hasiko baita bihar. Bi azterketa izango dira egun bakoitzean, ostegunetik astearterainoko tartean.
Hurrengo asteazkenean eta zuzenketaren baitan, notak ematen hasiko gara irakasleok. Emaitza definitiboak ez ditugu aste horretan banatuko, ebaluazio saioa azaroaren 24an egingo baitugu eta horren ondorenean izango da boletinen banaketa.
Lasai har itzazue datozen egun hauek. Azken ahalegina egin eta kitto! Ebaluazioa ondo ateratzen bada, disfrutatu eta aurrera! Gaizki aterako balitz, berriz, akatsak zuzendu, hurrengoan ez gertatzeko neurriak hartu… Lehenengo aukera da eta konpontzeko denbora badago. Beraz, zorte on denori!
Filed by koro at Azaroa 12th, 2008 under Azterketak