Gipuzkoako Kirolak Saria Jakintza Ikastolarentzat
Gustura gaude Jakintzan. Oporrak dira, baina hala ere ez dugu egin zaigun errekonozimendua hutsean utzi. Amaitzear dagoen 2008ko urte honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Jakintza ikastola aukeratu du eskola kirola garatzeko orduan gehien nabarmendu den ikastetxea. Hori zortea gurea!
Zorionak ikasleei, gurasoei, irakasleei… Aipamen berezia ikastolako mendi irteerak antolatzen dituen guraso taldearentzat, Martxan duten blogean mendira joaten ez garenak ere, ibilaldiak jarraitu ahal ditugulako.
Irakasle asko izan da merezimendua izan duena, baina Arantza De Juan nabarmenduko dugu, denbora luzez, bere ardura izan baita hau dena. Zorionak Aran! Eta Gorka, eta Angel, eta Mikel, eta Maite, eta Manu eta… Mila esker, zuen ondoan denok garelako garaile!
Eguneroko lanaren berri gure ikasle ohi batzuk ateratzen diren honetan ere ikus dezakegu. Zorionak, EƱaut! Zorionak, Ana! Zorionak, Odei! Zorionak, guztioi!
Filed by koro at Abendua 22nd, 2008 under Albisteak