Navigation | 2. ebaluazioko azterketen data aldaketa

2. ebaluazioko azterketen data aldaketa

Azterketa bezpera honetan, San Sebastian ahaztuta izango duzue eta presta eta presta arituko zarete…

Data aldaketa bat erabaki dugu eta ebaluazioa astebete beranduago izango da. Arrazoia Unibertsitateak antolatutako Orientazioarako Jardunaldiak dira, urtarrilaren 24, 31 eta otsailaren 7an baitira. Batxilergo 2. mailako ikasle dexente joatekotan denez, egokia iruditu zaigu data aldaketa hori gauzatzea.

Hala ere, DBHkoen ebaluazioekin bat egiten dutenez, irakasle batzuek garaiz zuzentzeko zailtasuna dute eta horregatik, Ingeleseko azterketa, bai Batxi1 eta baita Batxi2an ere, urtarrilaren 5ean izango da, goizeko 8:00etan. Ondoren 3. orduan klase arrunta izango da eta horrela jarraituko du urtarrilaren 12ra arte. Azterketen egutegi berria hementxe kontsulta dezakezue.

Jarrai ezazue ikasten!

Filed by koro at Urtarrila 21st, 2009 under Albisteak, Azterketak

Iruzkina idatzi

Ikasten Ikasi