Navigation | Category » Albisteak

2010 Ekaina 22

EZ OHIKOAK – Nota banaketa

Kaixo, guztioi! Zuetako batzuk gaur hasiko zineten oporretan. Ea zorte ona izan duzuen eta izaten jarraitzen duzuen! Nota banaketa: asteazkenean, ekainaren 23an, 12:00etan

Filed by koro at Ekaina 22nd, 2010 under Albisteak, Kurtso bukaera, Ordutegiak
No comments on this post yet

2009 Urria 9

Batxilergoko gurasoentzako bilera: AGIPAD

DBHOko guraso agurgarriak Aurreko astean, Ikastolan helburu dugun heziketa integralaren  barnean,  drogomenpekotasunei buruzko ikastaro berezian parte hartu dute zuen seme-alabek.  Ikastaro horren emaitzak azaltzeko eta gurasoen kezka eta iritziak argitzeko asmoz, bilera berezia izango dugu. Datorren asteartean, urriaren 13an, arratsaldeko 18:00etan etorriko da bere ondorioak eta ekarpenak aurkeztera ikastaroa eman duen irakaslea. Tokia : Jakintza [...]

Filed by koro at Urria 9th, 2009 under Albisteak
No comments on this post yet

2009 Iraila 8

2009-2010 ikasturte hasiera

Iritsi da azkenean! Gripea etorriko ote den, krisia joango ote den… Gauza da ikasturte hasiera hementxe bertan dugula. Datorren ostegunean, goizeko 11etan izango duzue aurkezpena. Ostiralean klaseak normaltasunez izango dira eta hurrengo asterako adaptazio fasea bukatutzat izango dugu, ez? Ongi etorri denori eta ostegunera arte!

Filed by koro at Iraila 8th, 2009 under Albisteak, Kurtso hasiera
No comments on this post yet

2009 Urtarrila 21

2. ebaluazioko azterketen data aldaketa

Azterketa bezpera honetan, San Sebastian ahaztuta izango duzue eta presta eta presta arituko zarete… Data aldaketa bat erabaki dugu eta ebaluazioa astebete beranduago izango da. Arrazoia Unibertsitateak antolatutako Orientazioarako Jardunaldiak dira, urtarrilaren 24, 31 eta otsailaren 7an baitira. Batxilergo 2. mailako ikasle dexente joatekotan denez, egokia iruditu zaigu data aldaketa hori gauzatzea. Hala ere, DBHkoen [...]

Filed by koro at Urtarrila 21st, 2009 under Albisteak, Azterketak
No comments on this post yet

2008 Abendua 22

Gipuzkoako Kirolak Saria Jakintza Ikastolarentzat

Gustura gaude Jakintzan. Oporrak dira, baina hala ere ez dugu egin zaigun errekonozimendua hutsean utzi. Amaitzear dagoen 2008ko urte honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Jakintza ikastola aukeratu du eskola kirola garatzeko orduan gehien nabarmendu den ikastetxea. Hori zortea gurea! Zorionak ikasleei, gurasoei, irakasleei… Aipamen berezia ikastolako mendi irteerak antolatzen dituen guraso taldearentzat, Martxan duten blogean mendira [...]

Filed by koro at Abendua 22nd, 2008 under Albisteak
No comments on this post yet

2008 Ekaina 24

Batxilergo 2ren agurra

Egunak pasatu dira eta ez gabiltza garaiz kontu honetan, baina ez dugu ahaztu larunbatean Batxilergoko bigarren mailakoekin izandako afaria. Futbolak mehatxu egin bazuen ere, giro onean afaldu genuen, bapo!  Aurten ez zen bolondres asko izan mutilen artean, baina, behin hasi eta gero, gustura ikusi genuen kamarero lerroa Jokinek prestatutako jaki goxoak mahaira ekartzen. Hura planta [...]

Filed by koro at Ekaina 24th, 2008 under Albisteak, Kurtso bukaera
1 person have commented this post

2008 Ekaina 20

Batxilergo 1en agurra

Era askotako bazkariak eta afariak egin ditugu ikastolan, baina gaurkoa tankera honetako lehenengoa izan da: ikasleek prestatu eta irakasleok bapo jan! Mendizale Elkartean bildu gara Batxilergo 1eko ikasle eta irakasleak. Jende asko ikusi dugu lanean, batzuk hasiera-hasieratik, beste batzuk bukaeran. Gazta tarta eta trufa goxo horien errezeta ere berehala lortu behar omen dugu. Badaezpada ere, [...]

Filed by koro at Ekaina 20th, 2008 under Albisteak, Kurtso bukaera
1 person have commented this post

2008 Urtarrila 15

HISTORIAKO AZTERKETA bi zatitan?

Abenduko azken astean, ebaluazio bukaeraro tutore, delegatu eta koordinatzailearen artean egin ohi dugun bilera burutu genuen, hiruhilekoaren gorabeherak aztertu nahian. Aste horretan egin genuen, baita ere, Funtzionamendu Batzordeko bilera, guraso ordezkari, delegatu eta irakasle ordezkarien artean. Bai bilera batean eta bai bestean, Historiako azterketaren gaia atera zen, ebaluazio garaian denbora asko hartzen ziela ikasleei eta, [...]

Filed by koro at Urtarrila 15th, 2008 under Albisteak, Azterketak, Egutegia
No comments on this post yet

2007 Abendua 3

ENE: Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. PREGOIA eta BERTSOA

Jakintza Ikastolan ez dugu ENE ahaztu… Potto Irratian entzuteko… Pregoia Gaur Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen da Munduko txooooko guztietan! Bai? Bai! Munduko txooooko guztietan! Kontinente guztietan daudelako euskaldunak! Eta EUSKARA Gutxien espero dugunean entzun daitekeelako! Lehenengo EUSKARAREN EGUNA 1949an ospatu zen, abenduaren 3an. Uf! Aspaldi! Jai hau Euskal Herrian eta atzerrian ere ospatzen da: Argentinan, [...]

Filed by koro at Abendua 3rd, 2007 under Albisteak
No comments on this post yet

2007 Abendua 2

ENE: Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Egun hau ez da atzo goizeko kontua. 1949ko abenduaren 3an ospatu zen, jada, Iparraldean eta Ameriketako hainbat lekutan, baina frankismoa puri-purian zegoen garai hura ez zen euskararentzat  oso erosoa izango. Eusko Ikaskuntzaren sorrerarekin lotu behar dugu ospakizun hau. 1918ko irailean egin zuten lehen kongresua eta, bertan, erakundearen helburuak zehaztu ziren. Nagusiena, euskal kulturaren sustapena eta iraupena [...]

Filed by koro at Abendua 2nd, 2007 under Albisteak
No comments on this post yet

Next Page »

Ikasten Ikasi