Navigation | JAKINTZAko Batxilergoa
2008 Urtarrila 15
Abenduko azken astean, ebaluazio bukaeraro tutore, delegatu eta koordinatzailearen artean egin ohi dugun bilera burutu genuen, hiruhilekoaren gorabeherak aztertu nahian.
Aste horretan egin genuen, baita ere, Funtzionamendu Batzordeko bilera, guraso ordezkari, delegatu eta irakasle ordezkarien artean.
Bai bilera batean eta bai bestean, Historiako azterketaren gaia atera zen, ebaluazio garaian denbora asko hartzen ziela ikasleei eta, agian, bi pusketatan egitea komenigarria izango zela. Plangintza osoari eragiten ziola-eta, klaustroan tratatuko genuela gaia esan genuen.
Aurreko asteartean hitz egin genuen irakasleon artean. Alde eta kontrako iritziak atera ziren bileran, beste gauza sakonagoetaraino ere joan ginen, azterketarako bakarrik ikasteko grina, ikasitakoa luzerako gordetzen ote duten edo berehala ahazten zaien… Beste klaustro ugarirako gaiak atera zitzaizkigun mahaira.
Eskari konkretuari, berriz, proba egingo genuela erantzun genion. Oraingoan egin eta ondoren berriro aztertu, hurrengo urterako erabakia hartuz. Horrela, bada, Historiako 2. ebaluazioaren 1. zatia datorren astelehenean, urtarrilaren 21ean, izango da. Azterketaren erdia izango da eta ez du, berak bakarrik, errekuperaziorik izango. Ebaluazio garaian, azterketa bukatutakoan erabakiko da nota eta errekuperazioa egin beharra balego, 2. ebaluazio osoaren errekuperazioa izango litzateke. Aldi berean zera gogoratu nahi dizuet: 2. ebaluazioko azterketa da eta 2 zatitan egitea adostu dugu, baina azterketa BAT da; beraz,
- Ez aurkeztuak 5 puntu (gutxi gorabehera) hauen aukera galdu egingo du.
- Ez aurkeztua justifikatuta balego, azterketa osoa egingo du 2. ebaluazio garaian.
Eginez ikusiko ditugu emaitzak. Edo eginez ikasiko dugu…
Ondo izan!
Zabildu
Filed by koro at Urtarrila 15th, 2008 under Albisteak, Azterketak, Egutegia
No comments on this post yet
2007 Abendua 3
Jakintza Ikastolan ez dugu ENE ahaztu…
Potto Irratian entzuteko…
Pregoia
Gaur
Euskararen
Nazioarteko eguna ospatzen da
Munduko txooooko guztietan!
Bai!
Munduko txooooko guztietan!
Kontinente guztietan daudelako euskaldunak!
Eta EUSKARA
Gutxien espero dugunean entzun daitekeelako!
Lehenengo EUSKARAREN EGUNA
1949an ospatu zen, abenduaren 3an.
Jai hau Euskal Herrian eta atzerrian ere ospatzen da:
Argentinan,
Uruguain,
Venezuelan,
Ingalaterran,
Italian…
Bai!
Gaurkoan EUSKARAK bildu gaitu
Jai eguna hasi da
BAT-BI-HIRU-LAU
Jolastu
EUSKARAZ
Bizi
EUSKARAZ
Ligatu
EUSKARAZ
Ikasi
EUSKARAZ
Eta lan egin
EUSKARAREN ALDE.
Bertsoa
Bizi dugu zapalketa ,
bizi gera zapalduta,
amets bat esku artean
beldurrak ezkutatuta,
Etsaiaren gonapean
lurreraino makurtuta,
nondik gatozen eta nor
garen erabat a(ha)ztuta.(Bis)
Sentitu nahi ez duguna
sentitzera behartuta
Baina bada esperantza
Dena ez dago galduta
Euskara dugu jatorri
Egin dezagun burruka
Errazagoa_izango da
Denok eskutik helduta.(Bis)
Zabildu
Filed by koro at Abendua 3rd, 2007 under Albisteak
No comments on this post yet
2007 Abendua 2
Egun hau ez da atzo goizeko kontua. 1949ko abenduaren 3an ospatu zen, jada, Iparraldean eta Ameriketako hainbat lekutan, baina frankismoa puri-purian zegoen garai hura ez zen euskararentzat oso erosoa izango.
Eusko Ikaskuntzaren sorrerarekin lotu behar dugu ospakizun hau. 1918ko irailean egin zuten lehen kongresua eta, bertan, erakundearen helburuak zehaztu ziren. Nagusiena, euskal kulturaren sustapena eta iraupena ziurtatzea izan zen. Jaio zenentik Gerra Zibilerainoko bitarte horretan, erakunderik dinamikoenetakoa izan zen Eusko Ikaskuntza:
- etorriko zen euskal unibertsitatearen diseinua egin zuen
- autonomia estatutuaren zirriborroa idatzi zuen
- uda ikastaroak antolatu zituen
- Euskaltzaindiaren sorrera bultzatu zuen
- ikastoletako testu-liburuak argitaratu zituen, e.a.
- Beste “egun” batzuen bultzatzaile ere izan zen: Antzerki eta olerki egunak, Bertsolaritza eguna…
Eusko Ikaskuntzaren ekimena bertan behera geratu zen Espainiako Gerra Zibilaren eta gerra ostearen ondorioz. Iparraldean, Joxe Miel Barandiaran saiatu zen erakundea bizirik mantentzen eta Nazioarteko Eusko Ikaskuntza bultzatu zuen. Era berean, Eukararen Eguna izendatu zen 1949ko abenduaren 3rako eta horrelaxe jarraitu du ospakizunak egutegian, Euskal Herrian ezezik, Parixen, Mexikon, Caracasen, New Yorken eta bestetan ere ospatzen delarik.
1995ean, Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak egunaren berrindartzeko proposamena egin zuen eta euskaldunek egun handitzak zutena Euskararen Egun ofizial izendatzea eskatu zuten.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman zuten proposamena eta abenduaren 3a, Euskararen Eguna izendatzea erabaki zen.
Ondo pasa egun hori!!
http://www.euskosare.org/ene/2007/index_html?set_language=eu&cl=eu
http://blog.eitb24.com/vascopampa/2007/11/12/euskararen-nazioarteko-eguna-1/
http://www.sustatu.com/1195210274/
http://kaixo.blogspot.com/2007/11/euskararen-nazioarteko-eguna.html
http://www.basqueheritage.com/berria/eusk/index.php?artiid=6519&PHPSESSID=b908be4b52d2c86311a1a0055dc1fe88
http://www.basqueheritage.com/berria/eusk/index.php?artiid=6518
http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/7011/eu_2446/eu_12478.html
http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1101478709
http://www.euskaraz.net/Kultura/Euskararen_eguna
http://www.goiena.net/bergara/albisteak/abenduaren-3an-euskararen-eguna-egingo-dute
http://www.blogak.com/berbaizu/abenduak-3-euskararen-eguna
http://www.mondragon.edu/eps/archivos-de-destacados/euskararen-eguna-arrasaten
Zabildu
Filed by koro at Abendua 2nd, 2007 under Albisteak
No comments on this post yet
2007 Abendua 1
Kaixo, Txelitos!
1507-1508 da bere jaiotza data. Ordizia bere jaioterria.
Urte asko pasa ditugu nor zen jakin gabe, edo bere nortasuna oso axaletik ezagutuz.
Estatua, bai. Hori oso ezaguna da ordiziarrontzat, pipak jateko lekua, larunbat arratsaldean geratzeko lekua, partidu batera goazenean kotxeak pilatuta uzteko toki aproposa, festatan edalontzia non utzi ez dakigunean… Frai esaten genion, Frain geratuko gara…
Baina, nor izan zen Urdaneta?
Aitzakiarik ez dago hemendik aurrera ezjakintasun hori mantentzeko. 2007. urte honetan hitzaldiz hitzaldi ibili bagara, gaur erakusketa zabaldu dute Barrenan, mapa argi-argiak ikusi ahal izan ditugu, Urdanetaren bidaia nondik noraino iritsi zen ondo zehaztu digute eta Manilako galeoiraren garrantzia azpimarratu ere bai.
Bai, fraide egin zen 44 urte zituenean, baina ez da hori bere garrantziaren funtsa. XVI. mende hartan, norabide ezezagunak esploratzeari eman zion eta, bere ezagutza zabalak erabiliz, ITZULERAKO BIDEA, el Tornaviaje, aurkitu zuen, hurrengo mendeetan erruz erabiliko zen bidea, hain zuzen ere, ekonomia eragile aparta baitzegoen han. Urdanetaren bidea ere esaten zaio eta, alisioi ekidinez, Kuro-Shivo korrontea jarraitzea ahalbidetzen zuen.
Urdanetaren bidea erabakiorra izan zen Txina, Filipinak, Mexiko eta Espainiaren arteko komertzio harremanetarako eta, aldi berean, kultura eta giza harremanetarako ere bai.
Gaur eman zaio hasiera ERAKUSKETAri eta bisitatuko duzuelakoan nago. Badaukagu zer ikasia bertan! Ekainean erakusketa hau Donostian izango da, abuztuan Bartzelonan eta, irailean, berriz, Madrilen.
Datorren asteazkenean, abenduaren 5ean, Gloria Macapagal Arroyo etorriko da, Filipinetako lehendakaria (oraingoz, behintzat!). Ibarretxe ere Ordizian izango da. Eta ordiziar batzuk ere joan beharko dugu, dirudienez 200 pertsona baitira urruneko irla haietatik etortzekotan!
Ramón de Miguel Bosch-en Andrés de Urdaneta en su tiempo liburua ere berrargitaratuko dute datorren urteko martxoan.
Apirila aldera, 50 minutu inguru iraungo duen dokumentala ere aurkeztu nahi dute.
Ikastaroa ere izango dira EHUn. Udako ikastaroak uztailaren 21etik 23raino iraungo du eta Urdaneta eta bere garaiaren inguruko esparru zabala landu nahi du.
Azarorako nazioartean ospe handia duen hainbat historialariren partaidetza espero da Ordizian izango den Kongresuan.
Ordizia eta beste 3 herrien arteko kidetzeak ere izango dira; lehena, datorren asteazken horretan, abenduaren 5ean, Urdaneta herri filipinarrarekin. El Callao, peruar portua eta Acapulco, mexikarra, izango dira kidetuko diren beste bi herriak. Eta ez da hori dena! Donostiako Musika Hamabostaldia Ordiziara etortzekotan da iraila hasieran, maiatzean Ertaroko Azoka, urrian Artesania Azoka eta Erakusketa Filatelikoa…; eta hitzaldiek aurrera jarraituko dute, aurreikusita zegoen bezala.
Aurrez esan dudan bezala, aitzakiarik ez da izango Urdaneta nor izan zen galdetutakoan, zuzen-zuzen eta aberastasun handiz erantzuteko!
Ezin baduzue irrika aguantatu, hemen dituzue helbide batzuk…
Zabildu
Filed by koro at Abendua 1st, 2007 under Albisteak
No comments on this post yet
Albiste on bat jaso genuen aurreko ostegunean; euskaljakintza irabazle izan zen diariovasco.com-ek antolatutako sariketan! Joan zirenen irrifarrak ederki pasatu zutela adierazten digu, garbi-garbi! Segi horrela, koadrila!
Zorionakkkkkkkkkkkk!!!!!!
Zabildu
Filed by koro at Abendua 1st, 2007 under Albisteak
No comments on this post yet
2007 Azaroa 11
Aste latza izango da hau batzuentzat…
Gure Batxilergoa azterketetan hasiko da ostegunean. Bigarren mailako ikasleek badakite zer den hau; lehenengoek, berriz, oraindik guztiz jabetu gabe daude, lehen aldia baita.
Denek ere patxadaz hartu beharko duzue gauza, piano-piano… Denbora antolatu, zatitu, aprobetxatu. Atsedenak aurreikusi, bukaerak ere bai.
Lau egun iraungo du herioak, ez da giro izango, eta… datorren asteko asteartera iritsiko gara. Hau poza! Hori, bai, zelebrazioa…!
Berehala hasiko dira notak banatzen, errekuperazioak…, baina hori dena beste kontu bat da. Gero gerokoak.
Animo! eta asko ikasi!
Zabildu
Filed by koro at Azaroa 11th, 2007 under Animo!
No comments on this post yet
2007 Azaroa 2
CAF-ELHUYARrek urtero antolatzen duen lehiaketa baten berri eman nahi dizuegu hemen.
Aurreko urteetako Gazteentzako Sari Bereziak:
Ikus dezakezue gai oso desberdinak tratatu direla azken urteotan. Ea animatzen zareten!
Zabildu
Filed by koro at Azaroa 2nd, 2007 under Albisteak
No comments on this post yet
Zintzilikatuta genuen egutegiak akatsa zuen. Hemen duzue ondo dagoena. Barkatu eragozpenak!
Zabildu
Filed by koro at Azaroa 2nd, 2007 under Azterketak, Errorea zuzenduz
No comments on this post yet
2007 Azaroa 1
Berehala dugu 1. ebaluazioa. Zuetako batzuk hasi zarete kezkatzen… Hementxe duzue 1. ebaluazio plana! Asko ikasi!
Zabildu
Filed by koro at Azaroa 1st, 2007 under Azterketak
No comments on this post yet
2007 Urria 17
Gogora ezazue bihar, osteguna, arratsaldeko seietan, gure kide batzuk ikusteko eta entzuteko aukera aparta izango dugula. Batxi 1 eta Batxi2ko rockeroak prest daude- Horrela esan digu Mikelek-. Hau bai estreno mundiala! Han ikusiko garelakoan nago! Larga vida al rock&roll!
Bide batez, ZORIONAK Ordiziako Musika Eskolari; urtero bezain emanaldi ederra eskainiko digulakoan gaude!
Albistea Diario Vascon
Zabildu
Filed by koro at Urria 17th, 2007 under Albisteak
No comments on this post yet